da hau?¿

Publicado en orokorra con etiquetas el diciembre 22, 2009 por maialenarrinda

MAKINA!

GuRe wEbQuEsTa

Publicado en teknologia berriak eta heziketa berezia con etiquetas el diciembre 17, 2009 por maialenarrinda

(8-10 urte)

SARRERA:

KAIXO IKASLE!

Lan honetan, hainbat animalia ezagutuko dituzue. Batzuk ezagunak egingo zaizkizue baina beste batzuk baliteke ez hain ezagunak egitea. Animalia hauek,familia bereko taldeetan sailkatuko dituzue(ugaztunak, hegaztiak…) eta hau egiteko, talde txikietan batuko zarete.Besterik gabe, animo eta hasi lanean!!

ATAZAK:

 Edukiak:  HONAKO HAUEK DIRA LANDUKO DITUGUN KONTZEPTUAK, ANIMALI MOTA DESBERDINAK ALEGIA: UGAZTUNAK, HEGAZTIAK, NARRASTIAK, INTSEKTUAK, ARRAINAK 

Azkenengo helburua: Gure inguruko animaliak ezagutzea eta hauek sailkatzeko kapaz izatea taldekatze bakoitzak dituen berezitasunen bidez.  

PROZEDURA:

Ikusi duzuenez, gure inguruko animaliak bost taldetan sailkatzen dira eta bakoitzak bere berezitasunak ditu eta hauek kontutan izanik desberdintzea lortuko duzue.

Hauek hobeto ezagutzeko eta desberdintzeko hurrengoko lana burutuko duzue, zuen ezaguzta aberasteko.

  1. Lauko taldeetan jarriz zuen ezagutza zuek garatu duzue interneteko orri honetan informazioa bilatu, bildu eta hautatu. Ondoren, garrantzitsua iruditzen zaizuen informazioa koadernoratu.  www.elkarrekin.org/files/pub/Animalien_gaia.doc
  2. Bosteko talde berriak osatuz, bildutako informazioa partekatu  eta ondoren, poster bat burutuko duzue irakasleak emandako materialen bidez.
  3. Orain ikasitako guztia buruan izanik, osteratxo bat egitera joango gara inguruko parajeetatik barrena, ikusitakoa bilatzen, ikasitako animaliak behatuz alegia.
  4. Amaitzeko, ezaguztak borobiltzeko, lehenagio eginiko bosteko taldeetan bildu eta aurkezpen bat prestatuko duzue

EBALUAKETA    

Burutu beharko duzuen lanean hurrengoko hau ebaluatuko da:

-         Talde lanetan parte hartzea

-         Informazio egokia aurkitu den eta ia hau ondo sailkatuta dagoen

-         Egindako muralaren txukuntasuna

-         Lana burutzen hasi aurretik egin den plangintza 

-         Proiektuaren aurkezpena eta azalpena 

ONDORIOAK  

ZORIONAK IKASLE! 

Ariketa hauek oso baliagarriak egingo zaizkizue bai gaur egun eta baita etorkizunean ere. Interesez lan eginez, proiektua aurrera errazago ateratzen dela ikusiko zenuten ezta? 

Burutu berri duzuen proiektuarekin hainbat gauza ikasi dituzue: 

-Taldean lan egiten. 

 -Aurrezagutzak ezagutza berriekin lotu ikasketa esanguratsu bat lortu duzue, nola? Animaliei buruz ariketa egin aurretik zekiena taldekideekin partekatuz eta beraien ezagutzak zeintzuk ziren ezagutuz. 

-Interneta erabiliz gaiari buruzko informazioa aurkitzen.   

-Gainontzeko ikasleen aurrean, egindako proiektuari buruzko informazioa ematen ere ikasi duzu  

Beraz, orain animalien inguruan dakizun guztiarekin, anima zaitez gai honetan trebeak ez diren lagunei, familiakoei… azaltzen! 

 - HELBIDE ELEKTRONIKOAK   

http://cmapspublic.ihmc.us/rid=1228466940203_41155902_1850/Animalien%20Sailkapena%20Lehen%20Hezkuntza.cmap   

http://www.mindomo.com/view.htm?m=1a90402d616443abb8931b4d705bc072   

http://baliabide.wikispaces.com/ANIMALIEN+SAILKAPENA   

http://www.euskalnet.net/jmuinoa/8gaia.htm   

http://eu.wikipedia.org/wiki/Ugaztun   

http://eu.wikipedia.org/wiki/Intsektu

HaUsNaRkEtIa

Publicado en teknologia berriak eta heziketa berezia con etiquetas el diciembre 17, 2009 por maialenarrinda

TEKNOLOGIA BERRIAK

                Kurtso hasieran ez genekien zer izando zen teknologia berrietan landuko genuena. Gogoratzen dugu nola lehenengo egunean orrialde bat eman zigun IKTen inguruko hainbat galderekin. Oso galduta geunden, eskolan oso gutxitan erabili izan dugu ordenagailua eta, lanen bat entregatzeko edo, baina ezer gutxi. Blog, webquest, cmap tools … kontzeptuak definitzeko eskatu zigun, eta askok ez genekigun existitzen zirenik ere.

                Teknologia berrietan landu genuen lehenengoko gauza bloga izan zen. Egia esan hasieran nahiko galduta sentitu ginen, klaseak astean behin izanda, aste batetik bestera ahaztu egiten zitzaizkigun gauzak, ez genekien zer eta nola publikatu, loturak nola egiten ziren… axola zitzaigun bakarra bisita kopurua zen, Nagorek horren arabera ebaluatuko zuela esan zigun eta. Baina denborak aurrera egin ahala, gustoa hartu genion blogari, eta orain gehienok ia egunero erabiltzen dugun zerbait da. Hasiera batean, Nagorek ere gure ikasketekin zerikusia zuten gauzak igo behar genituela esan zigun, baina hori zail samarra dela iruditu zitzaigun, eta azkenean bakoitzak nahi izan duena eta nahi duena igotzen ari da. Gelakide gehienon blogak nahiko aberats gelditzen ari direla uste dugu, gauza ezberdinez josiak baitaude.

                Blogen erabilera ondo barneratu ostean, Cmap tools programarekin hasi ginen. Hau hasieran konplikatuegia zela zirudien, baina motorea martxan jarri ostean, oso erraz maneiatzen den programa dela uste dugu. Era berean, erabilgarritasun handia aurkitu diogu, izan ere, KOI-n kontzeptuen loturak egiteko programa hau erabili behar izan dugu. Halaber, gaur egun eta etorkizunari begira, asko erabiliko dugun programa bat dela uste dugu, arina eta ulerterraza, desberdinasun ederra baitago mapa kontzeptual bat momentu batean ordenagailuan egin edo papel eta arkatzarekin denbora luzean aritzearen artean.

                Azkenik Webquestak zer diren ikasi dugu. Hauek haurren motibazioa pizteko eta ikerketara bultzatzeko metodo egokiak direla pentsatzen dugu. Aldi berean, ikasleek informatikarekin harremanean lan egingo dute, hau da, gauza sinple batekin hainbat kontzeptu eta prozedura landuko dituzte, betiere jarreretan oinarrituta noski eta era dinamiko eta entretenigarri batean. Metodologia tradizionaralerekin alderatuta, haurrek nahiago dute modu honetara ikasi. Esan beharra daukagu ere Webquestarekin arazotxoren bat izan dugula, baina burua apur bat hautsi ostean, konpondu dugu.

                Laburbilduz, teknologia berrietan ordenagailuan inguruan ezagutzen ez genituen hainbat gauza berri ikasi ditugu. Hala ere, pazientzia handia behar da horrelako trasto batekin lan egiteko, eta hori da falta zaiguna hain zuzen ere, baina ohitzea da kontua. Beste alde batetik ikasgaia nahiko entretenigarria izan dela esan daiteke, era praktiko batean eman baitugulako (teorikoki eman ezkero ez genuke ezer ulertuko ezta ikasiko). Hala ere, kontzeptuak lantzeko denpora gutxi izan dugu, astean ordu bat ez delako nahikoa. Eman ditugun edukiak etorkizunerako erabilgarriak izatea espero dugu.

SiNiStUZ gErO LorTu dEzAkEzU

Publicado en teknologia berriak eta heziketa berezia con etiquetas el diciembre 2, 2009 por maialenarrinda

ihes egin dezagun nabigatzera

Publicado en orokorra con etiquetas el noviembre 24, 2009 por maialenarrinda

Ilargiak Eguzkiarekin
ezkondu nahi du,
baina Eguzkiak
ez dio agindu.

Ilargiak gauez
egin dio xelata,
baina Eguzkiak ihes
“bihar arte” esanda.

Ilargia gau osoa
Eguzkiaren zai,
azkenean badoa
triste, malkotan blai.

Ilargia gordetzen
duenean ikusi,
Eguzkia atera da
sonbrila eta guzti.

“Zertarako dut nik
ilargi hori —dio—,
eguna argitzeko
ez badu balio?”

Errelebu ezberdina
biok daukagunez
ezin gara ezkondu
ez egunez, ez gauez.

AIAMAAA ZE ONAA

Publicado en orokorra con etiquetas el noviembre 18, 2009 por maialenarrinda

Egixa da bai, umiek topautako dana gordetzen dabiela….jaajaj
ke xalada!

ESPAIDERMANN ESPAIDERMAAANN

Publicado en orokorra con etiquetas el noviembre 18, 2009 por maialenarrinda


KRAAAAAK!
hori da hori eskaletako abilezia!

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.